Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Taiping

(Eusk. «Bake Handia»). Txinan 1851-1864 bitarteko urteetan izan zen erlijio eta politika higikundea, gainbehera zihoan herrialdea salbatzearren Txing dinastiaren aurka matxinatzera deitu zuen Hung Hsiu-txuan-ek gidatu zuena. Bere burua Jesu Kristoren ainaia txikitzat zuen Hung Hsiu-txuanek. Matxinadak inoiz izan den gerra zibil odoltsuena ekarri zuen: 20 milioi hildako. Hung Hsiu-txuanen gudarosteak Yang Tse ibaiaren behe aldeko arroa hartu eta Nankinen hiriburua ezarri zuen. 1864an Txinako enperadorearen gudarosteak, europarren laguntzarekin, Nankinen sartu eta matxinatuak menderatu zituen. Handik aurrera, Txing dinastia sartaldeko estatu indartsuen mendean geratu zen, guztiz ahulduta. ik. Txina.