Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tai-txi txuan

iz. Txinako antzinako gudu antzea. Tai-txiren printzipioetan oinarritzen da, printzipio eraginkorrak eta pasiboak elkarrekin harmonian jartzean batez ere. Erritmo handiko mugimendu arinak erabiltzen dira batez ere, erasorako zein defentsarako, oso jarrera zehatzetatik abiatuta. Kung fuaren antza du. Armak erabiliz zein arma gabe egin daiteke.  v  Txinako gimnasia mota. III-V. mende bitartean asmatu eta garatu zen. Sei piztiren mugimenduak jarraitzen dira: hartza, txoria, oreina, tximinoa eta sugea. Gaur egun ere milioika txinatarrek egiten dute gimnasia mota hau, osasuna zaintzeko oinarrizko ariketa gisa. Azkeneko mendean asko zabaldu da Europan eta Amerikan.