Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

T’ai-chou

edo Taizhou. Txinako erdialdeko hiria, Kiangsu-ko probintzian, Yang-chou-ko prefeturan, Nankin-go hiriaren ipar-ekialdean, Yang-chou eta Nan-t’ung hiriak lotzen dituen ubidetik hurbil. 622.000 biztanle (1983). Merkataritza (kotoia eta ehunak) eta industria (ehungintza, zurgintza, janari industria) dira ekonomia jarduera nagusiak.