Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

T Hooft, Gerardus

Holandar fisikaria (Den Helder, 1946). Utrechteko Unibertsitatean egin zituen ikasketak eta unibertsitate horretako irakasle izan da 1977. urteaz geroztik. Martinus J. G. Veltmanekin batera oinarrizko partikulak –quarkak, leptoiak eta bosoiak– aztertu zituen. Partikula azpiatomikoen eta horien arteko indarren ezaugarriei buruz egindako matematika lanarengatik Fisikako Nobel saria jaso zuten biek 1999an.