Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sviatoslav Ia

Kiev-eko printzea (952-972). Igor-en semea; khazarrak menderatu zituen Don ibaiaren beheko arroan; orobat Volga inguruan bizi ziren hungariarrak. Bizantziori lagunduz, Danubioko hungariarrak mendean hartu zituen (967) eta errusiar-bulgariar inperio bat antolatu nahi izan zuen, Perekhaslavets hiriburutzat hartuta; baina Juan Tzmisces horren aurka jarri zen eta lurralde hura utzi egin behar izan zuen (971). Petxenegoen eraso batean hil zen, Dnieper urjauzietatik hurbil.