Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sveen, Karin

Norvegiar idazlea (1948). Errealismo sozialaren ordezkari nagusietako bat Norvegiako literaturan. Denboraldi batez irakasle aritu zen institutu batean, baina gero bere benetako zaletasuna lantzera murgildu zen. Aurrena poema liburu bat idatzi zuen, Neguko lorategia (1957), aurreko literaturaren zurruntasuna eta errealismoa hautsi zuena. Harrezkero obra ugari idatzi zuen, eleberriak, ipuin liburuak eta poesia batez ere. Bere obran nabarmena da bizi zuen garaiaren eragina, alegia 1970eko hamarraldiaren eragina, egunerokotasuna poesiaren mailara jasotzeko eta kaleko gizonak eta emakumeak heroi bihurtzeko ahalegina. Maisutasunez nahastu zituen estilo jasoa eta herritarra, eta emakume eta haur kontakizun laburrak idatzi zituen batzuetan (hizkuntza errealista erabiliz), eta gai tradizionalak landu zituen beste batzuetan (dialektismoz betetako hizkuntza erabiliz), poesian batez ere.