Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sudan

Afrikako erdi-iparraldeko lurralde zabala, tropikoen artean, Egiptoren eta Saharako basamortuaren hegoaldean. Senegal, Mauritania, Mali, Volta Garaia, Niger, Nigeria, Txad, Sudan eta Etiopiako parteak hartzen ditu. Tropikoko klima du, beroa, euritsua udan eta lehorra neguan. Esteparen eta sabanaren arteko muga lurraldea da eta, estepako eta sabanako landareez gainera, baso tropikalak ere badira. Senegal, Niger eta Nilo eta haren adarrak igarotzen dira Sudango lurraldetik. Biztanle gehienak beltzak dira, baina iparraldean arabiar eta mestizo ugari dira.