Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sucksdorff, Arne

Suediar zinema zuzendaria (Stockholm, 1917 – Stockholm, 2001). Natura, animaliak, gizakiak aztertzen ditu zorroztasunez Sucksdorff-ek. Munduko dokumentalista onenetakotzat hartzen da. Bere lan nagusiak hauek dira: Udako rapsodia (1939), Mendebaldeko haizea (1942), Itzala elurretan (1945), Haizea eta Ibaia (1951), Abentura handia (1955, lehenengo film luzea), Arkua eta Txirula (1957), Mutikoa zuhaitzean (1961).