Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sucre Antonio José de

Venezuelako militarra (Cumana, 1795 - Berruecos, 1830). Hego Amerikako herriek espainiarren konkisten kontra aurrera eraman zituzten guduetako buruzagia. Venezuelan, Kolonbian, Perun eta beste herri batzuetan borrokatu zen, Miranda eta Bolívarrekin batez ere, eta garrantzi handiko garaipenak lortu zituen Ekuadorren independentziako azken borrokan eta Amerika espainiarrengandik askatu zuen Ayacuchoko borrokan (1824). Goi Peruko lurraldea zena Boliviako errepublika bihurtu zuen eta Boliviako hil arteko lehendakari izendatu zuten 1826an, baina 1828an kargua utzi zuen. Atentatu batean hil zuten.