Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Suárez Morilla, Carlos

Espainiar zinema zuzendaria (Oviedo, 1948). Filosofia eta letretako eta zinemako ikasketak egin zituen. Gonzalo Suárez zinema zuzendariaren anaia da eta haren lehenengo lanetan argazkiaz arduratu zen, bakarrik edo Juan Amorósen laguntzaile gisa. Zenbait film zuzendu ditu, eta ekoizle gisa eta publizitatean lan egin du. Goya saria jaso zuen Remando al viento filmean egindako lanarengatik, eta argazki onenaren saria irabazi zuen 1994ko Donostiako Zinemaldian, El detective y la muerte (Detektibea eta heriotza) filmarengatik. Lanik aipagarrienak, zuzendari gisa: Gladiadores del siglo XX (1969, XX. mendeko gladiadoreak); El jardín secreto (1984, Ezkutuko lorategia); Makinavaja, el último choriso (1992, Makinavaja, azkeneko lapurra); Semos peligrosos (Useasé Makinavaja 2) (1993); Adiós Tiburón (1996).