Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Stewart, James

Estatu Batuetako antzerti eta zinema antzezlea (Indiana, 1908 - 1997). Antzerkian ari izan zen eta 1935ean hasi zen zineman lanean. Berehala arrakasta handia izan zuen eta Hollywoodeko izarretako bat egin zen. Westernak, komediak eta thriller-ak antzeztu izan ditu gehienbat eta goi mailako zinemagileekin lan egin du: Aldrich, Capra, Cukor, Ford, Hitchcock, King, Lubitsch, Mann, Preminger, Wilder. Pertsonaia baldar, lotsati, zintzo eta eskuzabalak gorpuztu izan ditu, umore ukitua dutenak eta Estatu Batuetako bizimoduaren balioak goraipatzen zituztenak. Telebistarako sailak ere egin zituen, besteak beste, bere izena zuen telesaila. 1940an Oscar saria jaso zuen The Philadelphia Story filmarengatik. Filmak: It’s a Wonderful Life (1947, Bizitzaren ederra!), Winchester 73 (1950), The Rear Window (1954), The Man fron Laramie (1955, Laramieko gizona), The Man Who Knew Too Much (1956, Gehiegi zekien gizona), Anatomy of a Murder (1959, Hilketa baten anatomia), Two Rider Together (1962, Bi elkarrekin zaldiz), The Man Who Shot Liberty Valance (1962, Liberty Valance hil zuen gizona).