Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Stevenson, Anne

Estatubatuar poeta (Ingalaterra, 1933). Bere lehenengo lanak Estatu Batuetako puritanismoaren desintegrazioaren erantzun gisa idatzi zituen: Eskutitzak (1974), familiartekoen gutunetan oinarritutako poema saila. Zazpi liburu argitaratu zituen Ingalaterran eta Estatu Batuetan, Fikzio sortzaileak eta Poema hautatuak (1987), besteak beste, garai hartako gatazka publikoei eta familiarrei buruzkoak. Sylvia Plath-ekin batera emakumeen poesia moderno benetako bat sortzeko higikundean parte hartu zuen, baina Plath-en indarra eta irudimena alde batera utzita, herri jakinduriaren azalpenetan, suhartasunean eta oharpen zehatzetan jarri zuen batez ere arreta. Bere obran badago halako dimentsio umorezko bat. Irakasle gisa lan egin zuen Ingalaterran eta Estatu Batuetan. 1989an Sylvia Plath-en biografia idatzi zuen: Ospe mikatza.