Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Spitzberg

(Norvegieraz, Spitsbergen). Ozeano Artikoko uhartea, Svalbard-eko uhartediko handiena, Norvegiaren mendekoa. 38.975 km2. Antzina Spitzberg Mendebalekoa izena zuen, eta Spitzberg izena Ipar-ekialdeko Lurraldearekin eta Edge, Barents eta Karlos Printzea uharteekin batera osatzen zuen uhartedia izendatzeko erabiltzen zen. Ikatz hobien ustiapena eta zientzia behatokien inguruko lanak dira ekonomia jarduera nagusiak.