Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Skvorecky, Josef

Txekiar idazlea (Nachod, 1924). Doktoregoa eskuratu zuen Pragan, Karlos Unibertsitatean, 1951n, eta handik bi urtera editore gisa hasi zen lanean Pragako Odean argitaletxearentzat. 1963 arte iraun zuen lan hartan, eta bitarte horretan, 1958an hain zuzen ere, argitaratu zuen bere lehen eleberria, Doilorrak. Obra hura 1948an idatzia zuen Skvoreckyk, baina arazoak izan zituen txekiar zentsurarekin; gobernuak bere kontra bideraturiko esetsaldiaren ondorioz, ezaguna egin zen. 68 Publishers etxearen sortzaile eta editore izan zen, eta gobernuak begi onez ikusten ez zituen hainbat idazleren lanak eman zituen argitara argitaletxe haren bidez. 1968an Txekoslovakiako Idazleen Batasunaren Literatura saria eskuratu zuen, baina hurrengo urtean Kanadara erbesteratu behar izan zen sobietarrek Txekoslovakia inbaditu ondoren. Harrezkero eskolak eman zituen Torontoko Unibertsitatean. Lehen aipaturiko eleberriaz gainera, Skvoreckyrenak dira Mirariaren jokoa (1972) eta Giza arimen ingeniaria (1977).