Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Slipher, Vesto Melvin

Estatu Batuetako astronomoa (Indiana, 1875 - Arizona, 1969). Galaxien behaketa sistematikoak egin zituen (1912-1925). Unibertsoaren hedapen teoriaren lehenengo frogak aurkitu zituen. Flagstaff-eko behatokian ikerketak egin zituen eta ikerketa horien ondorioz, Pluton aurkitu ahal izan zen, eguzki sistemaren bederatzigarren planeta. Zenbait planetaren errotazio sistema ezagutzeko ezinbestekoak izan ziren haren lanak. Era berean sodioa eta kaltzioa aurkitu zituen izarren arteko espazioan.