Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sinusitis

iz. Med. Aurpegiko sinuetako muki ehunaren hantura. Sudur ondoko sinuei (goiko matrail hezurrekoari, esfenoidekoari edota etmoidekoari) eraso ohi dien eritasun horren eragile nagusiak birusak eta zornea dira. Sintoma ohikoenak oinazea eta pisu sentipena dira. Zenbaitetan kroniko bihur daiteke, baina, gehienetan, bere kasa sendatzen da. Kirurgiaren eta kimioterapiaren bidez ere senda daiteke.