Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Simonide Zeoskoa

Greziar olerkaria (Iuli, K.a. 556 - Agrigento, K.a. 467). Pindarorekin batera, oda koralaren aitzindaria izan zen. Haren olerkien ezaugarri nagusiak estilo garbitasuna eta metafora bereziak dira; ditiranboak, epinizioak eta garaipen odak idatzi zituen batez ere, eta epitafio idazle gisa ospe handia izan zuen Grezian K.a. VI. mendean. Simonideren lanetatik Danaeren omenezko idatzien parte batzuk soilik gorde dira.