Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

silize

iz. Kim. Dioxido silizikoa (SiO2). Izadian oso ugaria da eta hondar, sukarri, diatomita, agata, kaltzedonia eta beste mineral batzuetan da. Kristal koloregabea edo hauts zuria da; trinkotasuna 2,2-2,6 g/cm3 bitartekoa du, 1.710° C-tan urtzen da, oso egonkorra da, ez du beroak deskonposatzen eta ez da urtzen uretan eta azido gehienetan, azido fluorhidrikotan izan ezik. Labe elektrikoan karbonoarekin erreakzionatzen du karbono monoxido eta silizio karburoa eratuz. Metalen oxido gehienekin erreakzionatzen du, dielektriko ona da eta beroari eta talkei erresistentzia handia die. Urtzen den silikatoa (urezko beira) azidotuz, garbituz eta errez lor daiteke. Beira, zeramikak, gai erregaitzak, esmalteak eta abar egiteko, ura irazteko, kosmetikoen betegarri eta bero babesle gisa, lente bereziak egiteko, espazio ontzietan eta abar erabiltzen da.