Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Silja, Anja

Alemaniar sopranoa (Berlin, 1935). Paula Althof eta Egon van Rijn kantarien iloba da. Aitonarekin hasi zen ikasten eta lehenengo emanaldia Berlinen egin zuen hamar urte zituela. 1956an Rossiniren Sevillako bizargina operako Rosinaren papera interpretatu zuen Berlingo Operan, eta urte berean Brunswick-eko Operan sartu zen (1956-1958). Stuttgart-eko Operan eta Franckfurt-ekoan egon ondoren, 1959an Gauearen Erreginaren papera kantatu zuen (Mozarten Txirula miragarria) Aix-en-Provenceko jaialdian. Hurrengo urtean izugarrizko arrakasta izan zuen Bayreuth-eko Jaialdian Richard Wagner-en Ontzi mamua operan. Orduz geroztik Wagner-en lanak kantatu zituen batez ere, eta Bayreuth-eko Jaialdiko izar bihurtu zen. Richard Strauss, Schönberg eta Berg-en lanak ere kantatu zituen.