Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sikorski, Wladislaw

Poloniar politikaria eta jenerala (Tuszow, Galitzia, 1881 - Gibraltar, 1943). Ingeniaritza ikasi zuen. Pilsudski-ren agindupeko erakunde politiko abertzaleetan buruzagi izan zen eta Lehen Mundu Gerran poloniar lejiokoa izan zen. 1919-1920 urteetan poloniarren eta sobietarren arteko gerran ezagun egin zen. Geroztik garrantzi handiko karguak izan zituen: Estatu Goreneko buru (1922), gobernuburu (1922-1923) eta Gerra ministro (1924-1925). Pilsudski-ren estatu kolpearen ondoren politika alde batera utzi zuen eta Frantziara erbesteratu zen. 1939an Frantziako poloniar armadaren buruzagitza hartu zuen eta 1940an, Frantzian lehenbizi, eta Londresen gero, erbesteko poloniar gobernuko buru izan zen. Hegazkin istripu batean hil zen.