Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sierra Madre Centroamericana

Amerikako erdialdeko mendikatea, «Erdialdeko Andeak» ere deitua. Ipar-mendebaleko Tehuantepec-eko istmotik (Mexiko) hego-ekialdean dagoen Atrato-ko sakaneraino (Kolonbiako iparraldea) doa Guatemala, El Salvador, Honduras, Nicaragua, Costa Rica eta Panaman zehar. Hirugarren Aroaren amaierako mugimendu tektonikoek eratu zuten mendikatea; mugimendu horiek beroriek sortu zituzten Nicaraguako eta Managuako aintzirak. Gaur egun ere lurrikarak izateko arrisku handia du, eta sua bizirik duten sumendi asko ditu: Guatemalako Fuego, El Salvador-eko Santa Ana, Nikaraguako Momotombo… Guztietan garaiena Guatemalako Tajumulco sumendia da, 4.220 m.