Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sidon

Antzinako Feniziako hiria, Mediterraneo itsasoaren ertzean. Gaur egungo Saida (Libano) da. v Historia. K.a. 2000. urtean Ekialdeko Mediterraneoko porturik garrantzitsuena izan zen, itsasoko herriek suntsitu zuten arte (K.a. 1200 inguru). Harrezkero Tiro-k beretu zuen itsasoko nagusitasuna. Asurnazipal II.aren denboretatik Asiriaren mende izan zen; nagusien aurka matxinaturik, K.a. 678an Asaradon-ek desegin zuen. Akemenetarrekin Feniziako satrapiako hiriburua izan zen harik eta Artaxerxes II.aren erregealdian matxinatu ziren arte; K.a. 344an hark su eman zion hiriari. Helenismoaren garaian eta erromatarren denboran indarberritu zen. 637an arabiarren esku geratu zen eta XII. mendean hartaz jabetzearren gogor borrokatu ziren gurutzatuak eta Saladinoren osteak. Gurutzatuek XIII. mendearen amaieran alde egin zuten handik. XVII. mendean Fakhredin drusoen emirrarekin hiria berriro bizkortu zen.