Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sidney, Philip

Ingeles olerkaria eta politikaria (Penshurst, 1554 - Arnheim, 1586). Europan zehar bidaiak egin ondoren Elisabet I.aren gortean sartu zen (1575) eta diplomaziako karguak bete zituen han. Berpizkundeko zaldunen eredu izan zen. Herri Behereetan Espainiaren kontra borrokan ari zela hil zen. Haren lan nagusia, Arcadia, Boccaccio eta Montemayor-en eragin nabarmena duena, Ingalaterrako artzain giroko olerkien aitzindaria da. Beste lan batzuk: Astrophel and Stella, An Apologie for Poetrie, The Defense of Poesie.