Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shinran

Japoniar erlijio gizon budista (Kyoto, 1173 - Kyoto, 1268). Tendai sektako ikaslea izan ondoren Jodo sektako kide egin zen eta Honen izan zuen maisu. 1212an hura hil zenean bere teoriak muturreraino eraman zituen Jodo-Shinshu higikundea sortu zuen. Shinran-en arabera aski zen Amida izena etengabe errepikatzea salbazioa lortzeko. 1272. urtean Hongwan-ji tenplua sortu zuen sektak Kyotoko hirian, Japoniako tenplurik ikusgarrienetakoa.