Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shatri, Lal Bahadur

Indiako estatugizona (Mughalsarai, India, 1904 - Tashkent, Uzbekistan, 1966). Britainiarrekin harremanik ez izateko higikundeko kidea zen eta horrexegatik atxilotu zuten behin baino gehiagotan. 1945. urtean Uttar Pradesh-eko estatuko legebiltzarreko idazkari nagusi izendatu zuten eta 1952-1956. urteetan Burdinbide eta Garraioetako ministro. 1957-1961 urteetan Merkataritza eta Industriako ministro izan zen eta 1961-1963 urteetan Barne Arazoetakoa. Nehru hil zenean Lehen Ministro eta kanpo Arazoetako arduradun izendatu zuten. Agintaldian zehar arazo larriei egin behar izan zien (janari urritasuna, Pakistan eta Txinarekin izandako muga arazoak). Tashkent-eko hitzarmena sinatu zuen Pakistanekin bake akordioa lortzeko.