Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sigismundo IIa Augustus Jagellon

Poloniako erregea 1548-1572 urteetan (Krakovia, 1467 - Knyszyn, 1548). Sigismundo I.aren semea eta Jagellon dinastiako azken erregea izan zen. 1561ean Livoniako lurraldea hartu zuen beretzat eta 1569an batu zituen Poloniako eta Lituaniako erresumak (Lublin-go hitzarmena). Zabal jokatu zuen erlijio gaietan, eta arrakastaz hedatu zen erreforma protestantea Polonian Sigismundo II.a errege egon zen bitartean.