Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Seghers, Anna

(Jaiotza izenaz Netty Reilling). Alemaniar eleberrigilea (Mainz, 1900 - Ekialdeko Berlin, 1983). Errealismo sozialistaren ildoko idazle nagusietakoa izan zen Alemanian. Iraultza komunistaren alde jardun zuen gaztetandik. 1933an erbestera jo zuen (Frantzia, Espainia, Mexiko) eta 1947an itzuli zen Alemaniara. Obra nagusiak: Der Aufstand der Fischer von St. Barbara (1928, Santa Barbarako arrantzaleen matxinada), Die siebte Kreuz (1942, Zazpigarren gurutzea), Die Toten bleiben jung (1949, Hildakoak beti gazte), Die Entscheidung (1959, Erabakia) eta Die Kraft der Schwachen ipuin bilduma (1966, Ahulen indarra).