Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sigismundo Ia Jagellon

Poloniako erregea 1506-1548 urteetan (Kosienice, 1467 - Krakovia, 1548). Kasimiro IV.aren semea izan zen, eta anaia Alexandro I.a Jagellon-en lekua hartu zuen, Lituaniako printze gisa hasieran, Poloniako errege ondoren. Moskuko armadari eutsi zion Smolensk-eko hirian (1514), erresuma ekialdeko Prusia aldera zabaldu zuen (1525) eta Mazoviako lurraldea (gaur egungo Varsoviako herrialdea) eskuratu zuen (1526). Bona Sforza Milango printzesarekin ezkondu zen, eta Berpizkunde garaiko arte eta kultura gune garrantzitsu bihurtu zen bere garaian Krakoviako hiria.