Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Segar, Elzie Cirsler

Estatu Batuetako marrazkilari eta komikilaria (Chester, Illinois, 1894 - Santa Monica, Kalifornia, 1938). Popeye pertsonaia ospetsua sortu zuen 1929an. Charlie Chaplin’s Comic Capers izeneko komiki zerrendak marraztu zituen Chicago-ko egunkari batean 1917 arte, eta New York-a jo zuen ondoren. Hiri hartan hasi zen Popeye pertsonaiaren inguruko komikiak aurkezten, eta 1929an plazaratu zuen espinakak janda indar izugarria hartzen zuen Popeye-ren inguruko mundua. Arrakasta handia izan zuen, eta ondoren mundu osora zabaldu ziren Segar-en pertsonaiak Max Fleisher-en marrazki biziei esker. Segar-en karikatura eta marrazki moldeak 1970. urtearen ondoren zabaldu zen underground estiloaren aitzindari izan ziren.