Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Segal, Erich

Estatubatuar idazlea (Brooklyn, New York, 1937 - 1992). Irakasle gisa lan egin zuen Yaleko Unibertsitatean (1964-1973) eta hainbat unibertsitatetako irakasle bisitari izan zen 1973. urteaz gero: Wolfson College, Oxford Unibertsitatea, etab. The Yellow Submarine filmerako gidoia idatzi zuen, baina Love Story (1970, Maitasunezko istorioa) bere lehen eleberri eta nazioarteko best-sellerrak eman zion erabateko arrakasta.