Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saralegi Arribillaga, Mieltxo

Nafar harrijasotzailea (Leitza, 1968). Herri kirolei lotutako familian sortua –kirol ikuskizunak antolatzen zituen bere aitak–, hamabi urte zituela hasi zen harriak jasotzen, nahiz eta gainerako sendikideak gehiago ibili aizkoran harriak jasotzen baino. Aizkolari aparta izan zen, esaterako, Nartxi Saralegi –hainbat urtez Mieltxoren prestatzaile eta 1999an istripuz hildakoa–, eta Kristina Saralegi ere emakume aizkolari onenetakoa da. Mieltxok, harriak jasotzen, progresio izugarria izan du, eta bata bestearen atzetik apurtu ditu errekorrak. 2000. urteko maiatzean 328 kiloko harria jasotzea lortu zuen, eta 2001eko apirilean, berriz, 329koarekin finkatu zuen errekor berria.