Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saragat, Giuseppe

Italiar estatu gizona (Turin, 1898 - Turin, 1988). 1926. urtean Austria eta Frantziara erbesteratu zen faxisten aurkako taldeetan ziharduelako. 1943. urtean itzuli zen Italiara; alderdi sozialista berria sortu zuen, Avanti!, eta aldizkariko zuzendaria eta Italiako konstituzio berria onartu zuen biltzarreko lehendakaria izan zen (1946-1947). 1947an Italiako langileen alderdi sozialista sortu zuen, gerora alderdi sozialdemokrata bihurtu zena. 1947-1950 urteean itsas merkataritzako ministro izan zen, eta ministroen kontseiluko lehendakariorde 1954-1957 urteetan. 1957. urtean bere alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten, eta sozialisten batasunaren alde lan egin zuen. Aldo Mororen agintaldian Kanpo Arazoetarako ministro izan zen, eta errepublikako lehendakari 1964-1971 urteetan. 1975. urtetik aurrera alderdi sozialdemokratako lehendakaria izan zen.