Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saraiva de Carvalho, Otelo

Portugaldar militar eta politikaria (Lourenço Marques, 1937). 1974ko Krabelinen Iraultzaren arduradun nagusia. Kontinenteko Komando Operatibo-ko (COPCON) buruzagia izan zen, garrantzi handiko eginkizun politiko-militarrak hartuz bere gain, eta Iraultzaren Batzordeko kidea. Vasco Gonçalvesen eragin komunistatik aldendurik, baina Eduardo Augusto de Melo Antunes-en bide militar moderatuarekin bat egin gabe, bizitza politikoaren erradikalizazio une handienetan parte hartu zuen, herri demokraziaren tesien alde. 1976an Portugaleko Errepublikako lehendakaritzarako hautagai aurkeztu zuen bere burua, alderdi handien laguntzarik gabe, eta botoen % 16 eskuratu zituen. Gudarosteko teniente koronel zelarik, atxilo hartu zuten legez kanpoko talde armatu batekin lotura zuelakoan; 1995eko aministiarekin kaleratu zuten. Alvorada em Abril argitaratu zuen, Iraultzaren sorreraren kontakizun xehea.