Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sara

Bibliako pertsonaia, Abrahamen emaztea. Ur-en (Kaldea) ezkondu zen Abrahamekin eta Kanaan-era joan ziren. Goseak bizi ziren eta Egiptora joan ziren biak anai-arrebak bailiran. Faraoiaren gizonek Sara atxilotu zuten baina aske utzi zuten ondoren eta Hebron-era joan ziren senar-emazteak. Antzua zenez egiptoar esklabo bat, Agar, eskaini zion Abrahami seme bat izan zezan. Jainkoak igorritako hiru aingeruk, ordea, seme bat agindu zioten Sarari (Isaak). Tradizioaren arabera, Makpelako haitzuloan hilobiratu zuten, Hebronen.