Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sanz, Alejandro

(Jaiotza izena, Alejandro Sánchez Pizarro). Espainiar musikagilea (Madril, 1968). Arrakasta handiko kantari bihurtu baino lehen, beste artista batzuentzat idatzi zuen. "Alejandro Magno" izenarekin, Los chulos son pa cuidarlos diskoa argitaratu zuen, ospetsu egin duen bidetik bestera. Laventura taldearen lehen diskoa ekoitzi zuen eta bien bitartean maketa batzuk prestatu zituen. Handik gutxira kaleratu zuen diskoak –Viviendo deprisa– eta bigarren single-ak –Pisando fuerte– gazteen idolo bihurtu zuten gauetik goizera. Zazpiehun milatik gora disko saldu zituen berehala, eta kontzertu jendetsuak eskaini zituen. Bigarren diskoak, Si tú me miras (1993), ez zuen aurrenekoak adinako arrakastarik izan, nahiz eta kantari helduagoa izan. 1994an beste disko bat argitaratu zuen, Básico, aurreko bi diskoetako abestiez osatua. Hilabete batzuk geroago, 1995eko maiatzean, Alejandro Sanz III argitaratu zuen, izugarrizko arrakastarekin. 1998ko Musika sarietan, musikagile onena, artista pop onena, urteko abesti onena ("Corazón partío"), bideo onena eta disko onenaren sariak jaso zituen.