Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sanz Gadea, Joaquín

Espainiar sendagilea (Teruel, 1930). Salamancan, Parisen eta Madrilen egin zituen ikasketak. 1961ean Kongora joan zen, Osasunaren Mundu Erakundeak Kongo Operazioa-rako hautatua. Lehenbizi Buta-ra joan, Stanleyvilleren iparraldean, eta Lumumbako klinikaren ardura hartu zuen bere gain. Hamahiru hilabete geroago, Klinika Nazionalera eta Elizabeth Erreginaren Klinikara bidali zuten, zuzendari gisa. Halaber, Malekeko Legenardundegiko zuzendari izan zen, Stranleyvillen, 1962an. Geroago, Basoko hirira bidali zuten. 1964ko udan, Kongoko gerra piztu zenean, Stanleyvilleko Rive-Gauche erietxean aritu zen. Urte haietan lan handia egin zuen Espainiatik plasma eta ebakuntzetarako tresneria lortzeko. Kirurgia zerbitzuko buru izan zen Matadi-ko Onatra Erietxean (Kongo), eta Saharako Osasunaren buru. 1966an Bakearen Nobel sarirako izendatu zuten. Hura ez, baina beste sari asko jaso ditu, 1998ko Elkartasunaren Austriasko Printzea saria, besteak beste. Artikulu asko idatzi ditu, eta zenbait liburu: Lo que todo saharaui debe saber sobre el tracoma (1975).