Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Antso Ia Gartzeiz

Iruñeko erregea (905-926). Gartzea Ximenez eta Dadildis Pallarsekoaren semea. Toda Aznar Fortun Gartzeiz Iruñeko erreginarekin ezkondu zen, eta hala ximenotarren dinastiari hasiera eman zion. Mairuen aurka borrokatu zen eta Ordoñok, Leongo errege eta lehengusuak, lagundurik, Errioxa aldera zabaldu zituen Iruñeko erreinuaren lurraldeak. Erantzun gisa, Abd-al-Rahman III.a Kordobako kalifaren osteek Antso I.a Gartzearen gudarostea xehakatu zuten (Valdejunquera, 920). Antso I.a Gartzeizek Aragoiko dukerria gobernatu zuen denbora batez Andragoto Galindezen dukeorde gisa. Banu Qasi-tarren indarra ahultzea lortu bazuen ere, ezin izan zion aurre egin, ordea, kordobako kaliferriari. Gartzea Santxeiz I.aren aita izan zen.