Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sangallo, Giuliano da

Italiar arkitekto eta eskultorea (Florentzia, 1445 - Florentzia, 1516). Florentziako arkitekto nagusia izan zen XV. mendean, Lorenzo Medicikoarekin batera. Medici familiarentzat lan egin zuen Florentzian, eta 1514an Erromara joan zen San Pedro basilikan lan egitera. Gurutze grekoa erabili zuen bere elizetan, eta apaingarri urriko eraikin handiak egin zituen. Obra nagusia, Santa Maria delle Carceri izeneko eliza Praton.