Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sanedrin

(Gr. synedrion, “biltzarra”; arameieraz sanhedrin). Israelgo erakunde politiko erlijioso nagusia, eta auzitegi gorena antzinako Palestina osoaren eremuan. K.a. III. mendetik K.o. 70era biltzar legegilea eta epaitegia zen batera, eta auzi zibilak eta elijiosoak erabakitzen zituen. Alderdi judu nagusietako 71 kidek osatua zen (saduzeoak eta fariseoak), eta tenpluan zuen egoitza. Erromatarren garaian juduen aginpide talde nagusia zen eta ahalmen zabalak zituen, nahiz eta berak emandako heriotza epaiak erromatar prokuradoreak berretsi behar zituen.