Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sangre de Cristo mendiak

Estatu Batuetako erdialdeko mendialdea, Colorado-ko estatuaren hego-erdialdean, New Mexikoko estatuaren iparraldean. 4.300 metrotik gorako gailurrak dira, urte guztian elurrez estaliak egoten direnak. Kit Carson, Crestone, Humboldt eta Blanca Pick (guztietan handiena, 4.372 m) dira mendialdeko gailur garaienak.