Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

salmodia

iz. Mus. Salmoen kantua. v Hiru salmodia mota nagusi bereizten dira: errespontsu salmodia, korua eta bakarlaria txandaka aritzen direna; antifona salmodia, bi koruk txandaka abesten dutena; eta salmodia zuzena, koru bakarrak bakarlaririk gabe kantatzen duena. Ekialdeko eta mendebaleko antzinako eliza kristauak erabili zuen salmodia, eta gregoriar kantuaren eta beste kristau kantu batzuen oinarria izan zen.