Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Salmon, André

Frantses idazlea (Paris, 1881 - Sanary-sur-Mer, Var, 1969). Apollinaire-ren eta Max Jacob-en adiskidea izan zen. Poesia bildumak, eleberriak eta arteari buruzko azterketak argitaratu zituen batez ere. Obra nagusiak: Poèmes (1905, Poemak), Féeries (1907, Fantasiak), Le livre et la bouteille (1919, Liburua eta botila), L’âge de l’humanité (1922, Gizadiaren aroa), La négresse du Sacré-Coeur (1920, Bihotz Guztiz Santuko beltza), Cézanne (1923) eta Modigliani (1939). Harena da, halaber, Souvenirs sans fin (1955-1961, Amaierarik gabeko oroitzapenak) oroitzapen liburua.