Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Salamina

(Gr. Salamis). Greziako uhartea, Saronikako golkoan (Atikako nomoa edo departamendua), Atikako kostaldetik 1.800 m-ko itsasarteak bereizten duena, Pireo-ko portuaren mendebalean. 95 km2 eta 28.574 biztanle. Hiriburua, Salamina (20.413 biztanle). K.a. 480. urtean garaipen sonatua lortu zuten greziarrek pertsiarren aurka uhartea eta lur handia bereizten dituen itsasartean, hain zuzen.