Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Salam, Abdus

Pakistango fisikaria (Jhang-eko barrutia, 1926). Lahoreko unibertsitateko matematika irakaslea izan zen 1952-1954 urteetan, eta Londresko Inperioko eskolako zientzia eta teknologiako irakaslea 1957. urtetik aurrera. Fisika Teorikoko Nazioarteko zentroaren zuzendari izan zen Triesten 1964. urteaz geroztik. Weinberg amerikar fisikariarekin batera, elektromagnetismoari buruzko lan garrantzitsuak egin zituen. Bi fisikari horiek, Sheldon Lee Glashow amerikar fisikariarekin batera, Fisikako Nobel saria irabazi zuten 1979an.