Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saez, Iñaki

Bizkaitar futbol entrenatzailea (Bilbo, 1943). 1975. urtean Athletic taldeko gazte taldeak prestatuz hasi zuen bere prestatzaile jarduna. Ondoren, Athletic, Las Palmas eta Albacete taldeak zuzendu zituen, eta 1997. urtean Espainiako selekzioarekin hasi zen entrenatzaile lanetan. Espainiako selekzioarekin lortutako emaitza aipagarrienen artean nagusiak hauek dira: 1997. urteko Europako txapelketan, brontzezko domina; 2000. urteko sub-21 mailako Europako txapelketan brontzeko domina; bi urrezko domina 1998. urteko sub-21 Europako txapelketan eta sub-20 mailako mundu txapelketan. 2000. urteko Sydneyko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen Espainiako selekzioarekin.