Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saenredam, Pieter

Herri Behereetako pintorea (Assendelft, 1597 - Haarlem, 1665). Jacob van Campen arkitekto alemaniarraren laguna izan zen. Elizen barnealdeak margotu zituen, batez ere. Kolore leun gardenak erabili zituen. Obra nagusiak: Haarlem-eko San Bavon eliza, Amsterdam-go udaletxe zaharra eta Utrecht-eko elizaren barnealdea.