Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sabater, Francesc

Kataluniar anarkista, Quico deitua (Hospitalet de Llobregat, 1915 - San Celoni, 1960). CNT-FAI erakunde anarkistako kidea zen, eta Llobregateko meatzarien matxinadan hartu zuen parte 1932an. Aragoiko frontean borrokatu zen Espainiako Gerra Zibilean, eta erbestera jo behar izan zuen ondoren. Gerrilla borrokari eutsi zion 1945. urtetik aurrera, Bartzelonan batez ere. Goardia Zibilek hil zuten 1960an.