Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ryle, sir Martin

Britainiar astronomoa (Brighton, 1918 - Cambridge, 1984). Cambridgeko Unibertsitateko irakaslea izan zen 1959. urtetik aurrera. 1972an Errege Astronomo izendatu zuten. Rylek garrantzi handiko zeregina bete du irrati teleskopioaren bilakaeran eta haren erabilerari buruzko ikerketa bikainak egin ditu; espazioan urrunago ikusteko aukera ematen duen zabaltze sintesiaren teknika asmatu du, besteak beste. 1974. urtean Nobel saria eskuratu zuen irrati astronomian egindako lanei esker.