Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ryder, Winona

(Jaiotza izena, Winona Horowitz). Estatubatuar antzezlea (Winona, Minnesota, 1971). 1990ko hamarraldiko Estatu Batuetako zinemako izarra. Bere gaztetasunak eta edertasunak, interpretaziorako erakutsi duen dohain bikainekin batera, eman diote ospea. Antzerkian lan egina da. Film aipagarriak ditu, besteak beste, Beetlejuice/Bitelchús (1988), Suzko bola handia (1989), Eduardo Guraizesku (1990), Inozentziaren adina (1993), Mutilen bizitza sekretua (1995).