Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ruthenia

edo Rutenia. Ukrainako lurraldea, Karpato mendien ipar-mendebalean. Ukrainar katolikoak bizi ziren han (1596an lotu ziren bertako biztanleak Vatikano-ari, erlijioz) eta luzaroan Hungaria, Galitzia eta Bucovina-ko lurraldeen administrazioaren mendean egon zen. 1918an, Txekoslovakiako ekialde muturreko herrialde bihurtu zen eta, alemaniar naziek 1938an okupatu ondoren, Hungariaren mende geratu zen. 1947an, ordea, Sobietar Batasunak hartu zuen beretzat, Ukrainako estatuko herrialde gisa.